Izarraitz mendigunea kareharriz osaturik dago eta honelako materialezko mendietan Karst-ak sortzen dira, hau da, urak eragindako disoluzioaren ondorioz hainbat formazio sortzen dira. Hauetako asko mendien gainazalean ikus daitezke, lapiazak, dolinak, poljeak…baina beste batzuk ikusteko mendiaren barrura sartu behar da.
Nahiz eta Izarraitzen ehundaka kobazulo egon hemen Izarraitz barrutik ezagutzeko 2 proposamen dituzu. Zergatik bi hauek? Ba irisgarritasun errazekoak direlako, barrura sartzeko tresna edo material berezirik ez delako behar eta inongo arriskurik ez dutelako.
Ugarteberriko kobazuloa: Lasturko harrobiaren aurrean, errepidea gurutzatu eta beste aldean Ugarteberriko kobazuloa dago. Sarrera errepidetik 15-20 metrotara dago, hainbat metrotako altuerako «ate» bat dauka eta barrura sartuta kabidade nahiko zabala du.