Agirao Otzarretatik

ALTUERA 739 metro
LUZERA 2,4 Kilometro
DESNIBELA 310 metro
IRAUPENA Ordu bat
EZAUGARRIAK IGOERA. Lehenengo zatia pinudian, ondoren Arrateko sakonean tarte oso polita du eta bukatzeko gandor ederra (pixkat deserosoa karst-a eta zuhaixkengatik)
KOORDENATUAK (WGS 84) 43º 14’ 03’’I, 2º 18’ 37’’M

Hasiera: Alde batetik Endoia eta bestetik Lastur-Itziarren tartean dagoen  Otzarretako gainetik hasi daiteke ibilbidea goi tentsioko linearen dorreetako baten azpitik. Puntu honetatik Agirao mendiaren iparraldeko aurpegia ikusten da.

Hasteko eskuineko harri txintxorrezko bidetik abiatu behar da ezkerreruntz doan porlanezkoa alde batetara utziz. Bidexka hau pinutegian sartzen da berehala eta sartu orduko dagoen bidegurutzean ezkerretara jo behar da. 

1go puntua: Bidegurutzea. Hasi bezain orduko pinutegira sartu eta ezkerretara jo behar da.

Ezkerretara jo orduko aldapa hasten da pinutegian gora inongo galbiderik ez duen bidean. Hemendik  tarte txiki batetan jarraitu ondoren pinutegia amaitu egiten da.

2.puntua: Pinutegitik irteera eta zabalunea. Zabalune honetatik kostalderarteko ikuspegi ederra aurkituko dugu. Bidegurutze moduko bat dago pista honetan, bidea motzagoa da eskuineko bidetik goruntz egin ezkero.Tarte honetan bideak Z forma bat egiten du berriro eskuinetara geratzen den basoan sartu aurretik.

3.puntua: Pagoa eta txabola hondarrak. Erorita dagoen txabola bat eta pago haundi eta bakar baten ondotik pasa ostean bidea basoruntz abiatzen da zuzen.

4.puntua: Ateza metalikoa. Arrateko sakonera sartu aurretik Arrateko iparraldeko lepoan  ateza metaliko bat dago. 

5.puntua: Arrateko sakona .  Arrateko iparraldeko lepotik hegoalderuntz doan bidea estua eta  polita da. Zuhaitz artean murgilduta joan ondoren  pagoz inguratutako zelai zabal batetan sartzen da, Arrateko sakonean. Bertan ezkerretara iraganeko elur zulo bat ikus daiteke. 

6.puntua: Arrateko sakoneko hegoaldeko lepoa. Puntu honetan eskuinetara jo behar da, baina puntu honetara arte bidea oso markatua badago  hemendik aurrera Agiraoko gailurrera garamatzan gandor edo krestera harritsua jarraitu behar da. Bidea puntu batzuetan pixkat deserosoa bihurtzen da karst-aren formen ondorioz zulo ugari baitaude eta honetaz gain zuhaitz eta zuhaixkek tarte batzuetan bidea narrastu egiten dute. Hala ere bideak ez dauka galerarik gandorrean gora egin behar baita uneoro.

Gailurra: