2.puntua: Bidegurutzea. Ateza metalikoaren parera iritsitakoan ezkerretara jo behar da hau gurutzatu gabe. Hurrengo 100 metroetan bidea nahiko itxita topatu dezakegu. Tarte horretan hainbat bidezidor topatu ditzakegu baina ez dira oso argiak eta landaretzak (nagusiki sasia) oso deserosoa bihurtzen dute, beraz egokiena eskuinetara geratzen den txarrantxaren albotik joatea da (hemen ere sasia topatuko dugu) eta luze egin daitekeen tarte txiki bate gin ostean harriekin egindako paretatxo bat topatu behar da.