Andutz eta Saltsamendi Itziarretik

ALTUERA Andutz 613m Saltsamendi 590 m
LUZERA 6,3 km
DESNIBELA 484 m
IRAUPENA Ordu 1 eta 45 min
EZAUGARRIAK ZIRKULARRA. Bide oso garbia, ikuspegi bikainak
KOORDENATUAK Andutz WGS 84 43º 15’ 58,06’’I, 2º 19’ 14,93’’M, Saltsamendi 43º 15’ 27,28’’I, 2º 19’ 09,86’’M

Hasiera: Itziarko herrian bertan  Itziarretik Lasturrera doan bidean industri poligono bat dago, hemen Xumuxua izeneko jatetxearen aurrean Spycer Aira Cardan izeneko enpresa bat eta honen aurrean aparkaleku bat. Ibilbidea azkenengo enpresa honen ezkerreko aldetik doan bidetik abiatzen da.

 

Apenas aldaparik gabeko porlanezko bidean aurrera egin behar da segituan iritsiko garen bidegurutzerarte.

1go puntua: Bidegurutzea. Hemen eskuinetara jo behar da. Bertan egurrezko bideseinale bertikal bat ikus daiteke. Puntu honetatik aurrera aldapa nabarmen handitzen da eta segituan Ibixa txiki izeneko etxetxo baten paretik pasata lurrezkoa bihurtzen da lurzorua.

Metalezko ateza bat zeharkatu eta Andutzeko gailurrera joateko ezkerretara egin behar da uneoro ezkerretara izango dugun txarrantxaren albotik.

2.puntua: Bihurgunea. Puntu honetan zuzen joan beharrean eskuinerantz jo behar da. Bidean aurrera egin ahala hau nabarmen estutzen doa eta une oro nahiko norabide zuzena jarraitzen du Andutzeko kurutze parera iritsi arte.

 

3.puntua:Bidegurutzea. Inongo galerarik ez duen bidegurutze honetan begibistara dagoen kurutzera joateko ezkerretara hartu behar da.

4.puntua: Andutzeko gailurra

Behin ikuspegi ezin hobea eskaintzen duen Andutzeko gailurrera igota, Saltsamendiko gailurrera joateko biak lotzen dituengandorretik zuzen jarraitu behar da.Saltsamendi gailurra erraz bereizten da duen forma zorrotzagatik. Haruntz igotzeko beheruntz aldapa behera abiatu behar da lehenengo Urritzu edo Urkutz izeneko lepora. Bertan zuhaitz artean dagoen txabola bat eta putzu eder bat daude.

 

5.puntua: Urritzu edo Urkutzeko lepoa. Hemendik aurrez aurre dagoen Saltsamendiruntz galbiderik ez duen bide zidorretik zuzen jarraitu behar da.

6.puntua: Saltsamendiko gailurra.

Hemendik Itziarrera itzultzeko, igoeran eginiko bide beretik jeitsi behar da azpiko leporaino. Behin azpiko lepora iritsitakoan ezkerretara jo behar da aldapan behera.

 

7.puntua: Bidegurutzea. Eskuinetara. Aipatutako Z hori egin ostean adi ibili behar da eskuinetara geratzen den bidezidor estuago bat ikusi ahal izateko. Bidezidor hau jarraituz ur putzu txiki baten albotik pasa eta ateza metaliko txiki batetara doa bidea.

 

 

8.puntua: Ateza metalikoa. Puntu honetan porlanezko bidean ezkerretara hartu behar da metro gutxi beherago dagoen bidegurutzerarte.

9.puntua: Errepideko bidegurutzea. Puntu honetan errepidera pasa eta Itziarreruntz doan norabidea hartu behar da hasi garen punturaino inongo galbiderik ez duen tartea eginez ibilbide zirkular osoari amaiera emateko.