Atxurigain eta Otarre Marixa auzotik (Azkoitia)

ALTUERA Atxurigain 731 m Otarre 663 m
LUZERA 6,1 km
DESNIBELA 310 m
IRAUPENA Iraupena idatzi
EZAUGARRIAK Ibilbide erraza. Bidearen zati handi bat asfaltaturiko bidetik da
KOORDENATUAK Atxurigain WGS 84 43º 13’ 12,20’’I, 2º 19’ 59,32’’M, Otarre 43º 14’ 06,60’’I, 2º 20’ 11,32’’M

Hasiera: Ibilbidearen hasiera Azkoitiako Marixa edo Madariaga auzoan dagoen Otarre izeneko jatetxetik egin daiteke. Jatetxearen aparkaleku albotik ezkerretara doan bidetik abiatu behar da, Aittolara dijoan errepide nagusia alde batetara utziz.

1.puntua:Bidegurutzea. Ezkerretara jo behar da. Bertan egurrezko bideseinale batek Atxuri eta Otarreruntz markatzen du.

2.puntua: Bidegurutzea. Puntu honetan ezker ezkerreko bidetik, harritxintxorrezko bidetik joan behar da. Bideak , hasieran aldaparik gabe, Atxurigain mendia bere ezkerreko aldetik (hego-mendebaldetik) inguratzen du.

3.puntua:Bidegurutzea. Eskuineko aldetik aldapan gora jarraitu behar da.

4.puntua: Ateza metalikoa. Puntu honetara iritsitakoan ateza zeharkatu eta zelaian gora zuzen abiatu behar da Atxurigaineko gailur zelaitsu eta borobilduko gailurreko buzoira iristeko. 

5.puntua: Atxurigaineko gailurra. Hemendik Otarreko gailurrera joateko haruntz begira jarri eta geure aurrean metro gutxi batzuk beherago geratzen den pinudira joan behar da. Behin horruntz jeitsitakoan eskuinetara ateza metaliko bat dago bertan. 

6.puntua: Ateza metalikoa. Ateza hau zeharkatu eta landaretzagatik (tartean sasiak ere) pixkat narrastuta dagoen bidezidorra jarraitu behar da Lizartxo baserriaren sarrerako bidegurutzeraino.

7.puntua: Bidegurutzea eskuinera.

Ez da baserriruntz joan behar bihurgunean eskuinetara baizik. Metro gutxira beste bidegurutze bat dago, hemen harritxintxorrezko pistak porlanezkoarekin bat egiten du. 

8.puntua: Bidegurutzea. Puntu honetan ezkerretara beheruntz abiatu behar da.

9.puntua: Bihurguneko bidegurutzea. Puntu honetan eskuineruntz aldapa behera  Larrazkanda baserriruntz joan behar da.

10.puntua: Larrazkandazpikoko bidegurutzea. Puntu honetan ezkerretaruntz jo behar da eta segituan eskuinetara geratzen den harritxintxorrezko pistan gora joan behar da inolako galbiderik ez duen bidean gora.

Gailurra: