Erlo Aittolatik

ALTUERA 1.030 m
LUZERA 3,9 km
DESNIBELA 460 m
IRAUPENA 50 minutu
EZAUGARRIAK IGOERA. Ibilbide erraz eta atsegina ikuspegi bikainekin.
KOORDENATUAK WGS 84 43º 11’ 59,55’’I, 2º 17’ 12,17’’M

Ibilbidearen hasiera Aittolako aparkalekutik izan daiteke. Hasierako puntutik Kakute eta Erloko gailurrak ikus daitezke.  Aittolatik Erlorako bideak ez dauka inongo galerarik izan ere bidea oso nabarmena da, bideseinale ugariz markaturik dago eta gainera jende asko ibili ohi da.

Hasiera: Ikusi daitezkeen mendi gailurretaruntz abiatu behar da Aittolako merenderoa zeharkatuz eta aurrez aurre dagoen basoan  murgilduz.

Basoan sartu orduko bidegurutze bat dago eta honetan ezkerretara jo behar da.

Lurrezko bide zabal eta ongi markatuak  aldaparik ez du hasiera batean eta beheruntz ere egiten du tartetxo batetan txabola baten parera iritsi arte. Behin txabola hau pasata ateza metaliko bat dago ondoren eta hau zeharkatu ostean aldapa handitzen hasten da.

1go puntua: Begiralekua. Puntu honetan bi aukera daude. Gomendagarriena ezkerreko aldetik joatea da eskuineko aldeko bidean zulo ugari baitaude eta ondorioz desatseginagoa baita. 

Begiralekuan  ezkerreko bidetik abiatuz gero  beste txabola bat ikus daiteke eta aldapatxo bat igo ostean Kakuteko txabola eta bere alboko putzua  ikus daitezke ezkerretara dagoen sakonunera begiratuz gero.

2.puntua: Ixkitturriko iturria

3.puntua: Zamalekuko lepoa. Ixkitturriko iturritik metro gutxira Zamalekuko lepoa dago. Puntu honetatik hegoalderanzko ikuspegi ederra zabaltzen da. Puntu honetatik Erloko gailurrerarte tarteka ibilgailuentzat eginiko  harritxintxorrezko pista eta zelai eta harkaitz  tarteak txandakatzen dira.

 

4.puntua: Bidegutzea. Hemen pista nagusitik zuzen jarraitu behar da (eskuineko bidea Xoxotera doa)

Pistatik jarraituz (tarteka bidetxurrak hartuta) bideak ez dauka galbiderik.

Gailurra: