Erlo Loiolatik (pistatik)

ALTUERA 1.030 m
LUZERA 8 km
DESNIBELA 930 m
IRAUPENA 0rdu 1 eta 30 min
EZAUGARRIAK IGOERA. Ibilbide guztia pistatik da, ondo markatuta dago eta ikuspegi ederrak ditu.
KOORDENATUAK WGS 84 43º 11’ 59,55’’I, 2º 17’ 12,17’’M

Hasiera: Ibildea Azpeitiako Loiola auzoko Jesus-Maria espiritualitate etxearen aurreko rotondatik hasten da. Ibilbide guztia behetik goraino pistatik da eta hainbat bidegurutze badaude ere ez dago inongo galbiderik bidea oso ondo markaturik baitago.

1go puntua: Bidegurutzea. Ezkerrera hartu behar da bertan dagoen egurrezko bideseinale bertikalak adierazten duen bezala.

2.puntua: Bidegurutzea.Eskuinera hartu behar da bertan dagoen egurrezko bideseinale bertikalak adierazten duen bezala.

3.puntua: Bidegurutzea. Eskuinera hartu behar da bertan dagoen egurrezko bideseinale bertikalak adierazten duen bezala.

4.puntua: Bidegurutzea. Ezkerrera joan behar da. Puntu honetan iturri bat dago.

5.puntua: Bidegurutzea. Puntu honetan pista nagusia jarraitu behar da. Baina hemendik eskaladarako erabiltzen den kanterara joan daiteke ezkerreko lurrezko bidea hartuz gero eta Azpeitiara ere jeitsi daiteke eskuineko lurrezko bidea hartuz. Bestalde metro gutxi batzuk aurrerago baimendutakoak ez diren ibilgailuei bidea ixteko ateza metalikoa dago.

 

 

6.puntua: Zamaleku. Pista nagusitik jarraitu behar da. 

7.puntua: Bidegurutzea. Ezkerreko bide nagusitik jarraitu behar da zuzen goruntz (eskuinekotik Xoxotera doa bidea).

8.puntua: Erloko antena. Puntu honetan pista amaitu egiten da. Begibistan geratzen den Erloko gailurrera joateko pista utzi eta harkaitz eta zelai tarteak zeharkatu behar dira.

Gailurra: