10.puntua: Bidegurutzea. Puntu honetan ezkerrera hartu ezkero bideak errepide ondoan dagoen baserri batetara garamatza, aldiz zuzen jarraituz gero Lasturko harrobiaren atarira. Lehenengo aukera motzagoa da baina baserriko ataritik pasa behar da, bigarrena pixkat luzeagoa da baina ez da inongo jabetzatik pasatzen. Batetik edo bestetik joan, ibilbide zirkularra amaitzeko Lasturrerantz abiatu behar da errepidea jarraituz