Kakute Aitzatik (Azkoitia)

ALTUERA 925 m
LUZERA 4,5 km
DESNIBELA 776 m
IRAUPENA Ordu 1 eta 10 minutu
EZAUGARRIAK IGOERA. Ibilbide ederra eta aldapatsua (batipat azkeneko tartea)
KOORDENATUAK WGS 84 43º 11’ 58,67’’I, 2º 18’ 09,43’’M

Hasiera: Ibilbidearen hasiera herriko erdigunetik gertu dagoen Xabier Munibe ikastetxearen atzeko aldetik izan daiteke. Hemendik abiatuz gero ibilbidearen lehenego zatia (Aitza arte) asfalto eta porlanezko baserri bidetik da. Bidea hasiera hasieratik nahiko aldapatsua da eta ez dauka galbide handirik, bidean hainbat bideseinale daude.

 

1go puntua:Bidegurutzea . Bide nagusitik, hau da eskuinetik jarraitu behar da.

2.puntua:Bidegurutzea. Zuzen aurrera jarraitu behartu da.

3.puntua: Bidegurutzea: Ezkerreko bide nagusia utzi eta eskuinera joan behar da. Hemendik aurrera bidea nabarmen estutzen da eta lur eta harrizkoa bihurtzen da. Lehenengo pinutegi bat zeharkatu eta ondoren basaran zuhaixka artetik joan behar da.

4.puntua: Ateza metalikoa. Ate hau zeharkatu eta ezkerretara aldapan gora joan behar da. Hemen lur eta harrizko bidea zabaldu egiten da eta “Z” formak egiten ditu.

5.puntua:Bidegurutzea. Puntu honetan ezkerreko bidetik jo behar da (eskuinekotik Kakute eta Makolako gailurren artetik doan Iruteko sakonera doa bidea). Bide estu honetatik tarte txiki bat egin ostean Pago Bakarrera iritsiko gara

6.puntua: Pago Bakar. Puntu honek ikuspegi ederra  eskaintzen du. Bertan pago haundi eta bakar bat dago eta honen oinean putzu txiki bat. Bertatik zuzen zuzen gainean ikusten den  Kakuteko gailurrera joateko hainbat bide zidor topatu ditzakegu. Hauetako edozein jarraitu dezakegu, bideak ez du inongo galbiderik. Pago Bakarretik Kakuteko gurutzera dagoen tarte honetan zuhaixka batzuk besterik ez daude eta aldapa gogorra dago. Bukaerako zatian hainbat pagoren albotik pasa eta Kakuteko kurutzera bere ezkerreko edo mendebaldeko aldetik iristen da bidea.

Gailurra: