Kakute Uxerretik (Azkoitia)

ALTUERA 927 m
LUZERA 4,6 km
DESNIBELA 829 m
IRAUPENA Ordu 1 eta 15 min
EZAUGARRIAK IGOERA. Ibilbide ederra eta aldapatsua
KOORDENATUAK WGS 84 43º 11’ 58,67’’I, 2º 18’ 09,43’’M

Ibilbidearen hasiera errebalean dagoen Santa Klarako konbentutik hasten da. Konbentua inguratu eta honen atzekaldetik abiatzen da  Izarraitzerako bidea. Hemendik Atano erreka alboan dagoen Uxerreko iturri paretik pasa behar da. 

 

1go puntua: Uxerreko bidegurutzea. Eskuineko bidetik gora jo behar da. Bidearen lehenengo zatia errepidez egin behar da, hau hainbat baserriren paretik igarotzen da.

2.puntua: Bidegurutzea. Errepideak bi aukera eskaintzen ditu, hemen ezkerretara jo behar da.

3.puntua: Bidegurutzea pasa orduko ateza metalikoa. Ateza zeharkatu eta lurrezko bidean gora jarraitu behar da. Puntu honetatik aurrera botatako pinutegi bat zeharkatu behar da aldapa esanguratsuarekin.

4.puntua:Bidegurutzea, eskuinetara jo behar da eta  pare bat ateza metaliko gurutzatu behar dira.

Behin bi ateza hauek gurutzatutakoan bidea estutu egiten da eta metro gutxi batzuk aurrera egin ostean bihurgunea hartu eta ezkerretara jo behar da. Puntu honetatik aurrera bideak zuzen jarraitzen du Aitzatik igotzen den biderekin bat eginez.

Galbiderik ez duen bidean aurrera “diagonal handia” egin ostean bideak Aitzatik datorrenarekin bat egiten du eta horren ondoren pare bat “Z” egiten ditu. Hauen bukaeran beste ateza metaliko bat dago eta hau gurutzatu eta gutxira beste bidegurutze bat dago.

5.puntua: Bidegurutzea. Eskuinera jo behar da (ezkerretik Pago bakarrera doa bidea eta hortik Kakutera igotzeko bide bertikala). Eskuineko bidetik Irurteko sakona izeneko sakonetik doa bidea, ezkerretara Kakute izango dugu eta eskuinetara Makolako gailurra.

6.puntua: Bidegurutzea (Zamaleku azpian) . Puntu honetan ezkerretara jo behar da, hau adierazten duen  egurrezko bideseinale bertikal bat dago bertan.

Behin ezkerretara hartuta bideak ez du galerarik, hasieran lur eta harrizko bidezidorra zabalune batetik igarotzen da eta ondoren Kakuteren ipar arpegiko basoan murgiltzen da. Gailurrera iristeko hainbat bidezidor topatu ditzakegu baina guztietan argiena harpila batekin markaturik dago.

 

7.puntua: Bidegurutzea. Kakutera iritsi aurretik hartu beharreko azkenengo bidegurutzea da, hemen ezkerrera jo behar da haitz arteko bidetik.

Gailurra: