Lizarreta eta Arbil Itziarretik (zirkularra)

ALTUERA Lizarreta 537 m Arbil 434 m
LUZERA 6 km
DESNIBELA 465 m
IRAUPENA Ordu 1 eta 15 minutu
EZAUGARRIAK ZIRKULARRA. Ibilbide arina.
KOORDENATUAK Lizarreta WGS 84 43º 15’ 52,88’’I, 2º 20’ 36,6’’M, Arbil 43º 16’ 11,71’’I, 2º 21’ 16,24’’M

Ibilbidea Itziarko industria poligonoetako altuenean hasten da, Leku Ona enpresaren parean. Puntu honetatik Lizarretako gaina eta Arbilekoa ikus daitezke. Ibilbidea hasteko aurrez aurre dagoen baranda zuriaren ezkerretara jo behar da eta ezkerretara gainean ikusten den ur deposituaren azpitik pasa behar da. Hasiera batean bidea nahiko zabala da eta ez dauka aldapa handirik.

1go puntua:Artutzuneko lepoa: Bertan borda bat eta putzu bat daude eskuinetara eta metro gutxi batzuk aurrerago dagoen bidegurutzean  egurrezko bideseinale bertikal bat. Lizarretara joateko ezkerretara jo behar da (geroago Arbilera joateko zuzen jo behar da Debaruntz). Puntu honetatik aurrera bidea estutu egiten da eta aldapa zertxobait handitzen da. Pinu eta Eukaliptoen artetik lehenengo eta ondoren pagoen artetik segituan iritsiko gara Lizarretako gainera.

2.puntua: Lizarretako gailurra.

Gailurra ez da bereziki polita zuhaitz ugarik nolabait narrastu egiten baitute, hala ere bertatik ikuspegi ederra dago (Gaintxipixa, Garailutz, Sosote, , Andutz eta saltsamendi, Oiz, Anboto, Hirukurutzeta,Karakate…ikus daitezke). Arbilera abiatzeko berriro Artutzuneko lepora jeitsi behar da igo garen bide beretik eta behin lepora iritsitakoan  bertan Debarako noranzkoa hartu behar da. Puntu honetatik aurrea apenas aldaparik gabe hainbat pinudi gurutzatu behar dira eta hauetan dauden hainbat ateza zeharkatu behar dira.

3.puntua: Pinutegitik irteera eta zelai zabalak. Azken pinutegitik irtetean zelai zabal eta ederrak daude aurrez aurre eta Arbileko gailur borobildua ikus daiteke.

 

 

Hemen txarrantxaren albotik jarraitu behar da eta metro gutxiren bueltan beste ateza metaliko bat topatuko dugu. Hau baino metro gutxi gorago abereentzako borda bat hainbat pagoren babesean. 

4.puntua: Ateza metalikoa eta abere borda. Zuzen zuzen bordaren ondotik pasa eta zelaian gora eginez segituan dago Arbileko gaina (gailurrean metalezko hegazkin bat du)

 

 

5.puntua: Arbileko gailurra

Behin gailurrera igo  ondoren aurretik pasa dugun bordaren alboko ateza metalikora jeitsi behar da. Eta puntu honetan lehengo bidetik itzuli beharrean azpian ikusten den Pagatza baserriruntz jeitsi behar da.

6.puntua: Pagatza baserria. 4 edo 5 txakurrek zaintzen duten baserrira iristean porlanezko bide batetik jarraitu behar da beheruntz. 

 

7.puntua: Bidegurutzea. Baserria pasa ondoren bidegurutze bat dago, honetan eskuinetara jo behar da.

8.puntua: Porlanezko bidean beheruntz egin ondoren bidegurutze berri bat topatuko dugu,hemen bide nagusitik zuzen jarraitu behar da eskuinetara ateratzen den bideari kasurik egin gabe

 

Ondoren tartetxo batetan aldapa gora egin behar da eta gainaldera gerturatzean beste bidegurutze bat topatuko dugu.

 

9.puntua: Bidegurutzea. Honetan eskuineko bidetik jarraitu behar da eta segituan Itziarko poligonara iristiko gara.

10.puntua: Itziarko poligonoko bidegurutzea.  (autoa utzi dugun lekua). Puntu honetan eskuinetara jo behar da.