5.puntua:Garaluzeko gailurra. Gailur honetatik hurrengoa, Gaintxipixakoa argi eta garbi ikusten da, baita bien arteko landaretza ugaria ere. Gaintxipixara abiatzeko berari begira jarrita Garaluzen ezkerreko aldetik jeitsi behar da bidezidor nabarmen batetatik pagotegi baten paretik pasaz. Hemen bi aukera daude, lehena bietan motzena hartzeko pixkat eskuinagotik doan bidexka hartu daiteke, motzagoa da baina landaretzak itxiagoa. Bigarrenean ezkerretarago doan bidetik joan daiteke, zertxobait luzeagoa baina askoz garbiagoa dena (honetarako bigarren pagadi txiki baten parera jeitsi behar da). Bi bideetatik puntu berdinera iritsi behar da, Abanizuako dolina handiaren alboko txabola edo bordara.