Izarraitz mendigunearen iparraldean, Kantauri itsasoren mugan GR-121 edo Gipuzkoako itzulia delakoaren 5.etapako ibilbidea egin daiteke. Zumaia-Deba bitarteko ibilbideak 13,6 kilometroko luzera du eta 5 ordu inguru behar dira berau egiteko. Ibilbide osoa oso ondo markaturik dago hainbat bideseinaleren bitartez.